XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bitarte horretan, asti libreak eta Alexander Cirici Pellicer irakasleak emandako Metodologia irakatsaldiak, urte askoren buruan bildurik nuen materiala ordenatzen lagundu didate, eta irakurleari sintesia bezala eskaini ahal izateko antolatzen.

Dudarik gabe, puntu asko topatuko du irakurleak arin samar ukiturik, eta beste asko, esku liburu batetarako, pisuegi eta sakonegi.

Ez pentsa gero, irakurle, tartean inolako asmo kaxkarrik izan denik; guztia, autorearen gaztetasunaren eta heldutasun faltaren arazoa izan da.

Baina, hona. Hitzematen dizugu, ez dugula etsiko azterketa eta ikertzapen lanean, gure garaiko eta herriko artearen estetika prolemei buruz.

Ondorengo urteetan frutu onduagorik emanen ahal dugu.

Lantxo hau argitara ematean, Oteiza, Arrieta, Lizundia, Letamendia, Garmendia eta, batipat, Dionisio Amundaraini nakie zordun.

Beroiei ene eskerron sutsuena.

Merezi ere, merezi dute zinez, gure herriaren kultura bere lekuan ipintzeko eta antolatzekotan ezkutuan lanean ari direlarik.

Guztion artean egiten ahal dugun lana ez da eskasa; azken urteotan harturiko bidea lekuko; are gehiago da oraino eginkizun duguna.

Batasunean indarra. Ripollet (Kataluina) 1973-74.